"Irakasleak erraiten diguna entzunez, egiten dugu mugimedua eta fidatzen gira guk senditzen dugun horri"
2021eko Urriaren 05a
Kattalin Etxeberrik bi Feldenkrais kurtso proposatuko ditu astero Baionan / GURE IRRATIA
"Ez ditut nahi gorputz malguak, baina pentsamendu malguak" Mosche Feldenkrais-en hitzak dira, Feldenkrais metodoaren sortzailea.
Kattalin Etxeberri lanbidez psikomotrizilaria da, eta bestalde aurten Baionan hasi da Feldenkrais klaseak ematen. Gorputza mugimenduan jartzen du Feldenkrais metodoak, deus bortxatu gabe, egunerokoan onurak ekarriz. Arantxa Idieder mintzatu da Kattalin Etxeberrirekin, proposamen batekin, zonbait minutuko sezio bat egitea.
Feldenkrais klaseak Baionan, Oreka Zirkoan, Arteen egoitzan, 3 Albert Thomas karrikan.
Asteazkenean gaueko 7tatik 8tara euskaraz. Eta ostegun goizetan 11etatik 12ra frantsesez emaila info@behatatanka.eus eta telefonoa 06.89.74.09.99.