Bi urrezko medaila Endaika arraun taldearentzat
2021eko Urriaren 15a
Elur Alberdi eta Bixente Erbani urrezko medailarekin / E.ALBERDI
Hendaiako Endaika elkarteak 2 urrezko medaila ardietsi ditu berriki, Frantziako txapelketan.
PR3 proban, Elur Alberdi eta Bixente Erbanik Frantziako txapela jantzi dute. Hortan, gaitasun guziak dituen arraunlaria, elbarritasun bat duen batekin uztartzen dira.
Elur Alberdi txapeldun berriarekin egon da Kriztof Arotzarena
Goraipatzekoa ere, Endaika elkarteko Jessica Berra. Hunek bere laugarren Frantziako txapelketa irabazi baitu. Geroztik ere, hirugarren bukatu du Portugalen iragan munduko txapelgoan. Brontzezko medailarekin itzuli da Euskal Herrira.