Elkartasun brigada : herritarrak herritarrentzat
2021eko Urriaren 18a
Joana Detxart baionarra Elkartasun Brigadako kide da / GURE IRRATIA
Asteartero, Baionako Pannecau karrikan, beharra duenak janaria eta oinarrizko produktuak atxemanen ditu.
Joan den urtean lehen konfinamenduen garaian sortu zen Baionan, Herri Elkartasun Brigada. Autoantolaketan oinarritua, janaria, higiene produktuak, txakurren janaria, edota garraio txartelak banatzen dituzte, asteart gauero 6ak eta 8ak artean, Epaiskaren lokalean.
Herritarrak herritarrentzat izpiritua oinarri duen, taldeko kide den Joana Detxartekin elkartu da Arantxa Idieder Baionan.