Duela 25 000 urte egin haitzetako grabatzeak aurkitu dituzte Urdazubin
2021eko Urriaren 18a
Bisontea agertzen bada irudian, emazte bulba marraztuak ere atxeman dituzte / O.Rivero & D.Garate
25000 inguru urteko aztarnak atxeman dituzte Urdazubiko Alkerdi 2 harpean.
Joan den urriaren 2an aurkeztu zituzten aurkikuntza horiek Principe de Viana instituzioak eta Urdazubiko herriko etxeak. Lehen konklusioen berri eman zituzten ikerleek: bisonte eta zaldiak ikusten dira, baita, gauza arraroa ere, emazte bulbak.
Kantabriako Unibertsitatean doktore den Diego Garatek azalpenak eman dizkio Antton Castoreo lankideari.