BERRIAK

Sagarra%20Jo

Sagarra Jo

2017ko Otsailaren 10a, 09:27

MP3 jaitsi

Sagartzea elkarteak, Saran, sagarrondoen eta zuhaitz fruitudunen mozteko ikastaldi bat antolatzen du.
Larunbatean otsailaren 11an, goizeko 9ak eta erditarik 12etarat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Biperren hautsa egun batean, bilakatu zen bizigai....

Biperren%20hautsa%20egun%20batean%5F%20bilakatu%20zen%20bizigai....

Panpi Olaizola

MP3 jaitsi (23 Mo)

Ostirale hontan, Ainhoako Ur Hegian jatetxean iragan da Ezpeletako biper errautsaren 2. lehiaketa.
52 ekoizleek beren ekoizpena aurkeztu dute.
Ezpeletako Biperra AOP edo Jatorri Deitura Gerizatua sindikateko lehendakari ordeak, Panpi Olaizolak erran dauku lehiaketa aspalditik egiten zela beste molde batean:

2018an saristatuak:
- Urrezko domina: Ezpeletako GP Euskal Herri
- Zilarrezko domina: Castanchoa anaiak (Jatsu)
- Brontzezko domina: Colmuto Remy (Ezpeleta)


2018ko Abenduaren 07a, 12:56

BERRIAK

Larrunpean ere elkartasuna etorkinekin

Larrunpean%20ere%20elkartasuna%20etorkinekin

MP3 jaitsi (13 Mo)

Migranteei babesa eta laguntza ekartzeko asmoz, “Elkartasuna Larrun” kolektibo bat sortu dute Donibane Lohizune Ziburu aldean. Jendeeri deia luzatzen dute kolektibo hortan parte hartzeko.

Taldearen izenak dion bezala, Larrun aldean den eremua hunkitzen du elkarte berriak, Peio Etcheverri Ainçiartek erran dion bezala Olatz Idoateri.


2018ko Abenduaren 06a, 10:48


BERRIAK

Ongi izatearen eguna igandean Saran

Ongi%20izatearen%20eguna%20igandean%20Saran

Maialen Alfaro eta Claudine Etcheverry Xaloa telebistan.

MP3 jaitsi (17 Mo)

Eki-Vie elkartea sortu dute Saran, joan den urtean izan zen Ongi izaite egunaren ondotik. Aurten, 2. aldikotz antolatuko dute "Ongi izate" eguna abenduaren 9an igandez, Lur Berri gelan bilduko dira herriko hamabost bat pratikatzaile.

Claudine Etcheverry eta Maialen Alfaro parte hartzailek, erran daukute berentzat zergatik hainbeste "ongi izaite" arta badiren Saran.


2018ko Abenduaren 05a, 12:29

BERRIAK

Libanon egin lana eta trukaketak dokumental batean bilduak

Libanon%20egin%20lana%20eta%20trukaketak%20dokumental%20batean%20bilduak

Paxkal Indo eta Amaia Hennebutte libaniar haur batzuekin.

MP3 jaitsi (25 Mo)

"Zuri Madame...liburuak hesien kontra" deitu dokumentala, Kiribil konpainiak egin Libanoko egonaldiko irudiekin egin du Markotx Iribarnek. Gobernuz Kanpoko Erakunde batek babestu haurreri kultura ekartzea zen xedea. Astezken arratsalde honetan, abenduaren 5ean, 6.30tan Baionako Kalostrapen ikusgai izanen da.

Amaia Hennebuttek erran dauku zer irudi ikusten ahalko den dokumentalean.


2018ko Abenduaren 04a, 11:09



BERRIAK

EzKexa jantzi marka Itsasun instalatu da

EzKexa%20jantzi%20marka%20Itsasun%20instalatu%20da

EzKexak gehienik saltzen duen modeloa

MP3 jaitsi (15 Mo)

EzKexa jantzi marka gazteak bere bidea segitzen du, diseinuan alde modernoa eta zaharra nahasiz umorearekin. Aste honetatik goiti Euskal Irratien jokoetan EzKexa tixertak irabazten ahalko dituzue eguberri arte.

Frantxua Usandisaga eta Jon Paternek eramaiten dute marka Itsasun kokatuz beren enpresa ttipia. Jon Paternek oroitarazi du noiz hasi ziren.


2018ko Abenduaren 03a, 12:59

BERRIAK

Donibane Lohizune izan zen Lezo Urreiztietaren operazio-base nagusia

Donibane%20Lohizune%20izan%20zen%20Lezo%20Urreiztietaren%20operazio-base%20nagusia

Donibane Lohizunen, Lezo, Euskalduna Hotelean bizi zen.

MP3 jaitsi (8 Mo)

“Jainkoak ez dit barkatzen” dokumentala ikusgai duzue arats honetan Donibane Lohizunen. Lezo Urreiztieta, 20garren mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen “pirata” abertzale baten istorio harrigarria kondatzen du.

19:00etan proiekzioa, Le Sélect zineman (euskarazko azpitituluekin) eta 20:30tan ibilaldi gidatua, Le Sélect, Gastibeltza eta Euskaraldiak antolaturik.


Besteak beste 1948an, duela 70 urte xuxen, gerla zibilaren ondotik, 30 pertsona Asturiaseko gordelekuetatik Donibane Lohizunerat eraman zituen itsasontziz, eta salbatu zituen. Josu Martinezekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.


2018ko Azaroaren 30a, 11:46


BERRIAK

Markorekin duzue hitzordua ostegun honetan Miarritzen

Markorekin%20duzue%20hitzordua%20ostegun%20honetan%20Miarritzen

Azaroaren 29 honetan Miarritzeko mediatekan izango da Marko.

MP3 jaitsi (20 Mo)

"Les Godillots" Gerla Handiko soldaduen zapata lodi eta azkarrak izaiteaz gain, Olier idazleak eta Marko marrazkilariak sortu dituzten komikien izena da.
Bostgarren eta azken alea ateratu dute "Un petit dernier avant la paix" izenekoa. Arratsalde honetan 5etan aipatuko dutena Biarritzeko mediatekan eta ondoko asteetan ere.

Markorekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta marrazkilariak aipatu dio "Les Godillots" abentura behar baino laburrago izan dela.


2018ko Azaroaren 29a, 11:43




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016