Gure Irratia : 40 urtez Euskarari ahotsa emaiten
2021eko Azaroaren 16a
Yvonne Arrossa Gure Irratiako langile ohia / GURE IRRATIA
Gure Irratiaren 40 urteak ospatzeko, Abenduaren 11an egun berezia antolatu du lan taldeak. Uztaritzeko estudioetatik, goizeko 11etarik, arratseko 7ak arte, gure uhinetan zuzenean ariko gira.
8 orenez, hitzartze, oroitzapen, bertso, joko, musika eta beste, laguntzaile eta entzuleekin partekatzeko eguna izango da.
Anartean 4 kronika izanen dira astelehenez.
Yvonne Arrossa, Gure Irratiako langile ohia eta ondotik Euskal Irratiakeko laguntzaile izanaren lekukotasuna bildu du Kriztof Arotzarenak.