Performantzia artistiko batekin estrenatuko dute Loreak erakusketa
2021eko Azaroaren 19a
Angeluko "FAM Etxea"ko egoilierren obra.
Bi urteko proiektu lodiaren emaitza da Loreak erakusketa, Kiribil konpainiak eraman duena Angeluko ETXEA deitu harrera medikalizatuko egoilierrekin. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak landu dituzte eta erakusketa kolektiboa sortu dute.
Larunbat honetan Senpereko Larraldean estrenatuko dute, bi astez ikusgai izango den erakusketa. Arantxa Idieder mintzatu da Kiribil Konpainiako Amaia Hennebuttekin.
ETXEA John Bost egoitzako egoilierrek, ikusgarri batekin estrenatuko dute erakusketa, atsaldeko 4etan azaroaren 20ean Larreko gelan.