"Nahi genuen beste dinamika bat ekarri, modernizatu baina ez gira entzunak"
2021eko Azaroaren 29a
Xan Paraxuk esplikatu digu zergatik dimisionatu duten.
Pilotako Frantses federazioko esku huska saileko bederatzi kideetarik seik dimisioa eman dute.
Duela urtea iragan ziren pilotako federazioko bozetan, Lilu Etxeverriaren zerrendan sartzea onartu zuten kide hauek, baldintza zonbaitzuekin. Eta horiek ez direla errespetatuak izan diote. Dimisioa eman duenetarik bat da Xan Paraxu, Xabi Karrikart mintzatu da harekin.