Berzaitz eta Orkestra
2017ko Otsailaren 14a
Otsail honetan, Pier Paul Berzaitz-ek eta Baiona-Kostaldeko orkestrak kontzertu pare bat emanen dute elkarrekin. Lehena, otsailaren 17an izanen da, Bokalen, eta bigarrena otsailaren 19an, Hendaian. Baiona-Kostaldeko Orkestraren, Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalaren eta Euskal kultur erakundearen arteko elkarlanari esker antolatuak dira bi kontzertu hauek.