"Maila polita da aurten Euskadiko txapelketan, eta gure maila apaldu da"
2021eko Azaroaren 29a
Sarak galdu zuen 3-41 La Unikaren aurka azaroan / Sarako Izarra Rugby
Bada urte batzu orain Sarako errugbi taldeak, Frantziako txapelketa utzi, eta Euskadiko txapelketan parte hartzea deliberatu zuela. Iaz gainera, urte pandemikoan, txapeldun gertatu zen Euskadiko lehen mailan.
Aurten haatik, sasoia zailagoa dute Lapurtarrek. Besteak indartu direla eta jokolari batzu galdu dituztela, bi partida galduak dituzte jada, azkena Iruñeko La Unikaren aurka, zafraldi bat bilduz etxean.
Patxi Jauregi presidentearekin egon da Olatz Idoate