Artista zonbaitzu izan dira ere Gure Irratiko langile, tartean Xabaltx
2021eko Azaroaren 30a
Xalbatx irratiko langile ohi izateaz gain, musikari gisa ezagutzen dugu ere / GURE IRRATIA
Gure Irratiaren 40 urteak ospatzeko besta hurbiltzen ari zaigu, abenduaren 11an izanen da Uztaritzeko egoitzan, goizeko 11etarik zuzenean ariko gira, eta irratia publikoari idekia izanen zaio.
Aintzin, astelehenero, administralari edo langile ohi bati hitza emaiten diogu. Aldi honetan, Gure Irratiako animatzaile egon zen Xabaltxekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.