BERRIAK

Sagarrondoak Kanbon

2017ko Otsailaren 14a

Sagarrondoak%20Kanbon

MP3 jaitsi

Kontseilari bat, sagarrondo bat!! 29 sagorrondo erosi ditu Kanboko Herriak, Etxepare lizeoaren alde. À¢Â€ÂœHazten gaitu, hazten duguÀ¢Â€Â kanpainan bildu diruak laguntzen du lizeo berriko materiala erosten.
Ostirale arratsaldean, lizeoko gazte batzu, Kanboko auzapeza eta kontseilariak ari izan dira ondoen landatzen.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

“Idatzi dut, ni diagnostikatua izan nintzelarik, irakurri nahi nuen istorioa”

Idatzi%20dut_%20ni%20diagnostikatua%20izan%20nintzelarik_%20irakurri%20nahi%20nuen%20istorioa

Maialen Hegi-Lukuk Girgileri Anderea bere lehen eleberria, 2018an argitaratu zuen Gazteluma saria eskuratu ondoan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (35 Mo)

Girgileri Anderea eleberria duela 7 urte argitaratu zuen Maialen Hegi-Lukuk. Garaian bizitzen zuenarekin lotzen du 2016-an asmatu istorioa: nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten medikuek.

Eleberrian aldiz, ez da bere istorioa, Parisen bizi den 25 bat urteko emazte aihertar batena baizik. Psikiatriaren munduan murgilduko da, galduko da, eta onarpenerako bide bat ere berdin aurkituko du.

Hazparneko Ttattola gaztetxean, Psikiatriaren inguruko solasaldia antolatu dute liburuaren inguruan, urtarrilaren 15ean 19:00tan, Antton Moustirats erizaina eta Elorri Ameztoi psikiatraren parte hartzearekin. Urtarrilaren 18an berriz, Baionan Cafecito ostatuan liburuaren frantsesezko bertsiotik abiatuta, 14:30tan izango da ere Maialen Hegi-Luku.


2025eko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

7 urteko pausaren ondotik, Izate taldea eszena gainera igoko da

7%20urteko%20pausaren%20ondotik_%20Izate%20taldea%20eszena%20gainera%20igoko%20da

Izate taldeak bi disko atera eta ehundaka kontzertu egin ditu hamar bat urtez / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Larunbat huntan Iluma taldeak bere azken kontzertua emango du Donibane Ziburuko gaztetxean. Eta taldeko kide den Peio Dufau-k Izate, bere lehengo taldeko kideei proposatu die berriz elkartzea kontzertu baten egiteko.

Bazuen 7 urte ez zirela elkartu Izate taldekoak kontzertu baten emaiteko, bainan gogotsu heldu dira asteburu huntarako, lehen parte labur bezain indartsu bat proposatzeko. Claire Lakarra kantuan, Peio Dufau gitarran, Fred Canton baxuan eta baterian Bixente Eiherabide; azken honekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.



2025eko Urtarrilaren 09a


BERRIAK

“Gure helburua ez da bakarrik gaztetxea biziaraztea baizik eta Baionako gazteak elkartzea”

Gure%20helburua%20ez%20da%20bakarrik%20gaztetxea%20biziaraztea%20baizik%20eta%20Baionako%20gazteak%20elkartzea

Meli Etxeberri eta Martxela Aneva-Fuchs Baionako Zizpa gaztetxeko kideak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Baionako Zizpa Gaztetxeak bere 9. urtebetetzea ospatuko du urtarrilaren 11an, larunbatean. Ospakizun horrendako, Baionako gazte asanbladak ekimen xume bezain anitza antolatu nahi izan du mus txapelketa, bazkari, poteo, eta kontzertuentzat Maskak, Dupla eta Petra Comete dj-a etorrarazten du.

Meli Etxeberri eta Martxela Aneva-Fuchs gaztetxeko kideen gana joan da Olatz Idoate.


2025eko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Euskal Selekzioaren aldeko aldarria Makeatik

Euskal%20Selekzioaren%20aldeko%20aldarria%20Makeatik

Jon Larronde eta Amaia Larralde pilotaria eta Euskal Selekzioaren aldeko eguneko antolatzaileak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Abenduaren 28an, nazioarteko pilota federakuntzak hartu erabakiak, pilotaren mundua inarrosi zuen. Biltzar Nagusi hartan, FIPV-k deliberatu zuen Euskadiko federakuntza - Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba haintzat hartzen duen Federakuntza -nazioartean ofizialki onartzea. Horren lehen ondorio zuzena izango litzateke, Euskal Selekzio batek nazioartean ofizialki jokatzeko eskubidea izaitea. Haatik, hamarnaka ihardokitze ekarri zituen ere erabaki horrek. Españolistenak lehenik, erabakiaren arrunt kontra, auzitegietara joko dutela hitz emanez; eta beste euskaldun batzuenak ondotik.

Zer gertatuko da Ipar Euskal Herria eta Nafarroako pilotariekin? Galdera franko airean, baina Bidasoaren alde honetako pilotariek ez dute hori itxoin antolatzen hasteko. Urtarrilaren 11an Makean Euskal Selekzioaren eguna antolatzen dute.


2025eko Urtarrilaren 07a



BERRIAK

Ahetzen bigarren itzuliari begira dira hiru zerrendak

Ahetzen%20bigarren%20itzuliari%20begira%20dira%20hiru%20zerrendak

Ramuntxo Goihetxe (lehen lerroan) Ahetzeko hauteskundeen lehen itzuliko kontaketei begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (5 Mo)

Ahetzen, hiru zerrendak mantentzen dira, eta berriz aurkezten dira bigarren itzulian. Herriko kontseilua eta auzapeza berritzeko bozkatzen zuten atzo Ahetzen, eta emaitzak tinki egon dira lehen bi zerrendentzat.

Ramuntxo Goyetche buru duen Ahetze Zuekin zerrendak 371 boto bildu ditu (%38,37). 8 boz gutiagorekin, bigarren heldu da Ramuntxo Labat buru duen zerrenda abertzalea (%37,54). Eta hirugarren sailkatzen da, Ahetzeko auzapez ohiaren sustengua duen Laetitia Guesdon-Michaud-ren zerrenda 233 bozka eskuratuz (%24,10).

Epea itxoin gabe, hiru zerrendek jakinarazi digute berriz aurkezten zirela bigarren itzulian, igandean urtarrilaren 12an iraganen dena.

Ahetzeko zerrenda abertzalea lehenetik 8 bozetara

Pozik agertu da Ahetzen zerrendaren burua, igande gaueko emaitzak ikusi ondoren. Ramuntxo Labat-ekin aste honetan egingo duten lanaz, edota bigarren itzuliaz aritu dira Arantxa Idiederrekin.

MP3 jaitsi (21 Mo)


2025eko Urtarrilaren 06a

BERRIAK

Sorotan Bele eta Baionako Harmonia elkarrekin Baionan martxoan

Sorotan%20Bele%20eta%20Baionako%20Harmonia%20elkarrekin%20Baionan%20martxoan

Sorotan Bele 1992 urtean sortu zen taldea hondarribiarra / SOROTAN BELE

MP3 jaitsi (18 Mo)

Sorotan Bele taldeko lau musikari eta Baionako Harmoniako musikariek kontzertu bat emanen dute elkarrekin, 2025eko martxoaren lehenean Baionako Lauga gelan. Sartzeak jada salgai dira sarean.

Bil elkarteak antolatzen du gertakaria, Oihana eta Polo Hiriondoko ikastolen gurasoak dira. Bil elkartearen ordezkaria, Bixente Eiherabide mintzatu da Panpi Mercapiderekin.


2024ko Abenduaren 20a


BERRIAK

Harrera egun handia prestatu diote Olentzerori Angelun

Harrera%20egun%20handia%20prestatu%20diote%20Olentzerori%20Angelun

Peio Etxekopar, Elisa Maury eta Fabien Mendiboure Kimua ikastolako burasoak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Mari Domingi eta Olentzero lan ta lan ari dira azken egun hauetan. Bainan hitzeman dute Angelun ere izanen direla larunbat honetan, abenduaren 21ean. Pignadako kiroldegian desfilea, gaitero, joaldunak eta kontzertuak izanen dira. Usaian 1 500 pertsona hurbiltzen direla erran digute Kimua ikastolako antolatzaileek.

Panpi Mercapiderekin edo da hiru buraso antolatzailerekin: Elisa Maury, Fabien Mendiboure eta Peio Etxekopar.


2024ko Abenduaren 20a

BERRIAK

"Gazte bat, egoera bat"

Gazte%20bat_%20egoera%20bat

Mailux Zaldunbide Mission Locale-eko zuzendari izan da 15 urtez / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

40 urte bete ditu Mission Locale egiturak.

Frantziar egiturak, zerbitzu publiko lana proposatzen du, gazte batek behar dituen beharrei bere osotasunean erantzuten laguntzen dien egitura da, hasi orientaziotik, paper administratiboetara edo laguntza ekonomikoetara.

Mailux Zaldunbide lekuko Mission Locale-eko zuzendari izan da 15 urtez, harekin mintzatu da Ihintza Arrieta.


2024ko Abenduaren 16a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016