Jean-Pierre Iratxet Bidarraitar apez zenaren memoria liburu bakarrean bilduta
2022ko Apirilaren 29a
Dakit argitaletxeak atera du Peio Jorajuriaren liburua.
Jean-Pierre Iratxet Bidarraitar apez zena eta euskaltzalearen idatziak bildu ditu Peio Jorajuriak, "Gure Otto Piarre" izeneko liburuan.
Dakit argitaletxeak plazaraturik. Maiatzaren 21-ean, aurkezpen ofiziala eginen dute Bidarrain. Eta obra huntaz mintzatzeko parada ukan zuen Kriztof Arotzarenak Sarako idazleen biltzarrean Peio Jorajuriarekin.