"Hastapenean zailtasunak izan ditugu partidak irabazteko, bainan galdu gabe bukatu dugu sasoia"
2022ko Ekainaren 10a
Xan Harluxet Genêts taldeko erdilaria / GURE IRRATIA
Futbolean, nazional 3 mailako txapelketa joan den asteburuan bukatu da. Angeluko Genêts taldeak lehen postuetan finitu du urtea, bainan, Baionako Avironen gibelean. Xabi Carricart, Xan Harlouxet jokalariarekin egon zen, azken jardunaldiaren aipatzeko eta sasoiaren bilduma egiteko.
Azken partida ederki irabazi dute angeluarrek 3 eta bat, hirugarren postua beraz atxiki dute.