Uztaritze eta Tolosaren arteko 33 urteko senidetza
2022ko Ekainaren 10a
Joana Goienetxe, Mixel Sarratia eta Peio Berhokoirigoin Bixoko irratiko estudioan / GURE IRRATIA
Bada urteak, Lapurdiko Uztaritzeko herria Gipuzkoako Tolosakoarekin senidetua dela.
Bi herrien arteko harremanek gora beherak izan badituzte, pandemiak ez du lagundu, eta gaur egun, Uztaritze-Tolosa elkartea, birdinamizatu nahi dute. Uztaritze aipatzeko, elkarteko Joana Goienetxe, Mixel Sarratia eta Peio Berhokoirigoin Bixoko elkartu ditu Olatz Idoatek.