Ziburuko azoka, gozamen kolektibo partekatua
2022ko Ekainaren 13a
1000ko bat pertsona pasa dira ekainaren 4ko Ziburuko liburu eta disko azokatik / DANI BLANCO
Ziburuko euskal liburu eta diskoaren azokaren 3.edizioaren balorazioa egin dute Baltsan eta Argia antolatzaileek. "Gozamena eta baieztapena" bi hitz hauekin laburbiltzen dute aste bat berantago, Ziburun sortu duten egun bateko "euskararen errepublika".
33 argitaletxe etorri dira aurten, (iaz 23, lehen urtean 16); 1000ko bat bisitari zenbatu dituzte (iaz 700eko estimazioa egin zuten); 100 bat disko saldu dira, 65 kamiseta, zaku edo beste eta 684 liburu bederen (iaz 400 bat).
Ladix Lanouguere-Arrossagaray antolatzailearekin mintzatu da Arantxa Idieder.