"Nire alabaren azala problemak zirela eta hasi nintzen begiratzen eta azkenean xaboiak egiten hasi"
2022ko Ekainaren 17a
Oreli Ariszagak Azkainen du bere xaboitegia / GURE IRRATIA
Azkainen den Ohiko xaboitegiaren bisita egin du Panpi Mercapidek. Oreli Ariszagak produktu biologikoak egiten ditu, Nature et Progrès kalitate marka dutenak.
Bere webgunean erosten ahal dira bere produktoak, Ziburuko eta Ezpeletako merkatuetan ibiltzen da, artisau merkatuetan.Baita denda hauetan ere: Senperen Hurbil, Donibanen LokaÀ¢Â€Â™vrak, Merkatxon Azkainen, Lehuntzen BioMonde Kimua eta Arraya saltegian Saran.
Sinple dela xaboi egitea erran dauku Oreli Ariszagak, bainan kasu eman behar dela prozesu kimikoa baita.