Ttattola gaztetxeak ere bere programa proposatzen du Hazparneko bestetan
2022ko Ekainaren 23a
Kristonak taldea ostiral gau honetan ariko da gauerditan Lülü Smack aitzin.
Hazparneko bestak iraganen dira ekainaren 24tik 27rat.
Besta horiek animatzeko beren maneran, Ttattola gaztetxeak bere programazioa osatu du. Herriak momentuz utzi tokian dira ezker paretaren gibelean.
Egitaraua eta gaztetxearen berriak hartuko ditugu, Nahia Sasco kidearekin mintzatu baita Panpi Mercapide.