Donibaneko Suak Angelun ostiral honetan
2022ko Ekainaren 24a
Patxi Amulet antolatzailearekin Donibaneko suak eta Angeluko giroa aipatu dugu / GURE IRRATIA
Donibaneko suak piztuko dituzte Angelun ekainaren 24an.
Euskal erritualak angeluarren ohituretan sartzeko gogoarekin, hasi ziren Manex Goienetxe Kultur etxeko kideak hainbat hitzordu proposatzen.
Konfinamenduak aitzin, egin duten ekimena berriz proposatzen dute ekainaren 24an, ekainaren 18an izan behar zelarik, bainan gibelatu dute ostiral honetara. Labarreko hondartzan ematen dute hitzordua. Patxi Amulet antolatzailearekin bildu da Arantxa Idieder, ekainaren 18an antolatzekoa zen ekimena aipatzeko.