"Mont-Blanc-ean 4200 metrotan buruko mina ukan dut, tontorra justu hor ikusten zen"
2022ko Uztailaren 27a
Benito Béréau Laffitek Mont-Blanc mendi tontorrera igo du Azterketak Euskaraz aldarria.
Benito Béréau Laffite 20 urteko basusarriarra, Mont Blanc menditik itzuli berri da. Oloruen eta ondotik Alpesetan burutu ditu ikasketak, mendi eta naturguneen inguruan.
Haren ibilbidea ezagutu nahi izan dugu, udako sasoia Baigorrin pasatzen du lanean, Perkain pilotaren inguruko udalekuan, han elkartu da Ihintza Arrieta berekin.