BERRIAK

Sasoia abiatzeko artzain xakur txapelketa

2022ko Uztailaren 29a

Sasoia%20abiatzeko%20artzain%20xakur%20txapelketa

Jean Paul Iriquin IAXE Iparraldeko Artzain Xakur elkarteko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

IAXE Iparraldeko Artzain Xakur elkarteak lehiaketa bat antolatzen du igande huntan uztailaren 31n, Ezpeletako futbol zelaian, atsaldeko 6 eterdietan

Jean Paul Iriquin elkarteko kideak elkartea eta eguna aurkeztu dizkio Kriztof Arotzarenari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


BERRIAK

OKB eguna Or Konponen aitzinean Baionako bestetan

OKB%20eguna%20Or%20Konponen%20aitzinean%20Baionako%20bestetan

Or Konpon, Baionako peña zaharrenak egitarau berritu bat proposatu nahi izan du larunbatean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Baionako bestetan, ostatuez gain, hainbat peñek beren ateak zabalduko dizkiete bestazaleei.

Or Konpon Peña da horietarik zaharrena. Egun guziez animazioak proposatuko ditu, eta OKB eguna ere antolatu du larunbatean, kantua eta musikari leku zabala eginez.

Patxi Amulet Or Konponeko kidearekin mintzatu zauku Kriztof Arotzarena.


2022ko Uztailaren 29a

BERRIAK

"Mont-Blanc-ean 4200 metrotan buruko mina ukan dut, tontorra justu hor ikusten zen"

Mont-Blanc-ean%204200%20metrotan%20buruko%20mina%20ukan%20dut%5F%20tontorra%20justu%20hor%20ikusten%20zen

Benito Béréau Laffitek Mont-Blanc mendi tontorrera igo du Azterketak Euskaraz aldarria.

MP3 jaitsi (47 Mo)

Benito Béréau Laffite 20 urteko basusarriarra, Mont Blanc menditik itzuli berri da. Oloruen eta ondotik Alpesetan burutu ditu ikasketak, mendi eta naturguneen inguruan.

Haren ibilbidea ezagutu nahi izan dugu, udako sasoia Baigorrin pasatzen du lanean, Perkain pilotaren inguruko udalekuan, han elkartu da Ihintza Arrieta berekin.


2022ko Uztailaren 27a


BERRIAK

Beningo Gangbé Brass Band-eko musikariak, Hazparneko musikari gazteekin elkarlanean

Beningo%20GangbA%20Brass%20Band-eko%20musikariak%5F%20Hazparneko%20musikari%20gazteekin%20elkarlanean

Bastidako Clarenza elkarteak gomitatu du Gangbé Brass Band taldea.

MP3 jaitsi (23 Mo)

Aste huntan, Benin herrialdeko Gangbé Brass Band taldea egonaldian da Bastidan, Clarenza elkarteak gomitaturik.

Afrikar taldeak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan Bastidan, udako lehen Guinguette gaualdia kari. Horrez gain, holakoetan, Clarenza baliatzen da partaidetzak sortzeko lekuko ikastola, eskola edota musika eskolekin.

Asteazken atsaldean, Gangbé Brass Band eta Hazparneko Soinu Bila musika eskolako ikasleek elgarrekin errepikatu dute taldearen musika zati bat, bi orenen buruan elgarrekin emaiteko. Trukatze momentuo goxo hori segitu du Kriztof Arotzarenak.


2022ko Uztailaren 01a

BERRIAK

"Geometria asko dago, konplikatua, ta horrek laguntzen dit, batzutan teknologiak laguntzen du"

Geometria%20asko%20dago%5F%20konplikatua%5F%20ta%20horrek%20laguntzen%20dit%5F%20batzutan%20teknologiak%20laguntzen%20du

Miren Gonzalez Goikoetxea artista tTok erakustokian bere obren ondoan / TTOK

MP3 jaitsi (22 Mo)

tTok erakustokian Uztaritzen, Miren Gonzalez Goikoetxea tolosar artistaren lanen ikusteko azken egunak dira. Larunbatean gainera, uztailaren 2an artistarekin zuzenki mintzatzen ahalko da.

20 urterekin Londreserat joan zenean hasi zuen bere artista ibilbidea, Panpi Mercapiderekin aipatu dute.


2022ko Uztailaren 01a



BERRIAK

2 milioi eurotan, nork erosten ahal du Ainhoako etxea?

2%20milioi%20eurotan%5F%20nork%20erosten%20ahal%20du%20Ainhoako%20etxea?

Herriko etxeak azpimarratu du herritarren mobilizazioa sustengatzen zuela / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Galdera horri erantzun dute larunbateko mobilizazioan. Prezio horretan, ainhoarrek ala lekuko jendeek ezin dute erosi. Goizeko 11etan herriko sarreran hitzordua eman zuen Ainhoa Beti herritar elkarteak larunbat goiz honetan, Alda eta EHbai-en sustenguarekin. 200bat pertsona abiatu da herriko sartzetik, oinez, Arkaitza etxe pareko pentzeruntz. Bertan egin ditzute hitzartzeak.

Espekulazioaren kontrako mezua izan da nagusi, Arantxa Idiederren erreportaia.


2022ko Ekainaren 27a

BERRIAK

Sara oinez, euskaraz eginez

Sara%20oinez%5F%20euskaraz%20eginez

Lasterketarik ez Sara Oinez mendi ibilaldian, bakotxa bere erritmoan.

MP3 jaitsi (15 Mo)

Sara Oinez mendi ibiladia proposatzen du Har Hitza elkarte Saratarrak igande huntan.

Goizeko 7etatik goiti, herriko plazatik abiaturik, Sara inguratzen duten mendien itzulia egina izanen da, 26 kilometro orotara, baina beti umore onean. Jendeen elkar gurutzatzea da helburuetatik bat. Marie Pierre Pradere antolatzailearekin solastatu da Olatz


2022ko Ekainaren 24a


BERRIAK

"Hazparneko bestak herrikoiak izango dira"

Hazparneko%20bestak%20herrikoiak%20izango%20dira

Kalakan, Zetak, Willis Drummond, Otxalde edota Mister Saguak taldeak hor izango dira eta sartzea urririk.

MP3 jaitsi (22 Mo)

Hazparneko bestak izanen dira aurten, ekainaren 24tik 27rat. Besta herrikoiagoak nahi izan dituzte gazteek. Tanborradaren 30. urteak, bazkari herrikoiak, kontzertu lerro luzea, animazioak ez dira eskas.

Besta komiteko Iulen Vrignonekin mintzatu da Panpi Mercapide.


2022ko Ekainaren 24a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2022

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016