Frankismoa salatzeagatik preso egon ziren apezen lekukotasunak Azkainen
2022ko Irailaren 14a
1968 eta 1976 artean 50 bat apez, gehienak Euskal Herrikoak preso sartu zituzten Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik.
Azkainen ondarearen egunen kari bi dokumental eskeiniko dituzte Biltokin.
Ostiralean Lander Garrok zuzendu duen eta kartzela eta gaixotasuna aztertzen duen Tipularen sehaska kanta dokumentala emanen dute arratseko 20.30tan eta larunbatean 18etan Apaiz Kartzela dokumentala, Ritxi Lizartzak, David Pallaresek eta Oier Aranzabalekin zuzendutako lana. Oier Aranzabalekin mintzatu da Maia Muruaga.
Sarrerak egunean berean salgai izanen dira Azkaingo Biltokin, dokumental batentzat sarrera helduentzat, 15 urtetik gorakoentzat 10 eurotan da, bi filmak ikusteko prezioa 14 eurotan da. Prezio apalduak 5 eta 3 Eurotan dira.