Yoga euskaraz, ostegunero Larresoron
2022ko Irailaren 16a
Eztitxu Goietxerentzat garrantzitsua zen yoga klasea euskaraz izaitea / GURE IRRATIA
Yoga klase berri bat idekitzen da Larresoron irailaren 22tik aitzina.
Eztitxu Goietxe Biologia irakasle da lizeoan, eta euskal dantza irakasle da ere Zuraiden. Ondokoastetik aitzina Kundalini Yoga ere transmititzen hasiko da astean behin.
10 urteko praktikaren ondotik, formakuntza segituta, berari on egiten dion diziplina hau partekatzeko hasten da klaseak ematen, eta euskaraz. Arantxa Idieder mintzatu da harekin.
Larresoron, ostegunero 7tan, Kundalini Yoga Eztitxu Goietxekin, xehetasun gehiagorentza deitu: 06 07 52 40 38.