Azken asteak, Maddiren Trajeria pastorala prestatzeko
2022ko Irailaren 16a
Maddiren Trajeria pastoralerako kantuak prestatzen ari / GURE IRRATIA
Pastoralen lekukoa hartuko du Xaretako Maddiren Trajeria-k heldu den urri erditsutan.
Xareta eremuko dantzari, kantari eta antzezleak jo ta su ari dira azken prestaketa lanetan. Errepika orokorrak igande guziz egiten dituzte eta oraino ez badira piko-pikoan ere, pastorala gorpuzten ari da emeki-emeki. Egun handirako prest izanen direla diote.
Urriaren 15 eta 16an Zugarramurdiko leizeetan eta Saran urriaren 22 eta 23an.
Olatz Idoate errepika batetara hurbildu da, protagonista nagusiekin mintzatzeko.