Zazpi egunez, Mintzalasai Baiona, Angelu eta Biarritzen
2022ko Irailaren 19a

Mintzalasai festibala aurkezteko prentsaurrekoa / GURE IRRATIA
Astelehen honetan hasita, hamaikagarren edizioa izanen du aurtengoa Mintzalasai festibalak. Aurten ere, 7 egunez 53 aktibitatez osatu dute egitaraua.
Baionan, Angelun eta Biarritzen izanen dira hitzorduak irailaren 19tik 25era, euskara eremu urbano hortan plazaren erdian ezartzeko, "Uste baino gehiago girelako" lemapean. Hitzordu ainitz aurten ere, Ihintza Arrietak bilduma bat eskaini digu.