Juanita Larando patatxaren bira, garai bateko funtzionamendua oroitarazteko
2022ko Irailaren 21a

Patatxa bere eskifaiarekin Donibane Ziburuko portuan zen asteburuan / GURE IRRATIA
Elkano Itsas Herria erakusketa ibiltaria antolatu dute Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Itsas museoak. Horren karietara, “Juanita Larando” patatxa eta bere eskifaia portuz portu dabiltza Bizkaitik Lapurdiraino joan den ekainetik irail bukaera arte.
Albaola fabrikak egin 18garren mendeko patatxa Donibane Lohizune eta Ziburun egon da asteburu honetan. Elkano Fundazioko Iñaki Goikoetxearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena, patatxaz itzuli bat egin ondotik.