Tantoz tanto... irabazi arte!
2022ko Irailaren 22a
Antton, Haide eta Gexan Muztiratz Itsasuko ikastolako buraso eta ikasleak / GURE IRRATIA
Aldarrikapenak plazara! Euskara, edota genero berdintasuna pilotaren bitartez plazara ekarri nahi dute Kanbo eta Itsasuko ikastolek irailaren 25eko hitzorduarekin.
Neskak ariko dira esku huskan lehenik, eta ondotik Oinatz Bengoetxea pilotari ezagunak bi desafio izango ditu, inguruetako pilotarien kontra. Itsasuko ikastolako buraso eta antolatzaile den Antton Muztiratzekin egon da Arantxa Idieder.
- 3.30 tan Itsasu / Kanbo ikastolako ikasleen arteko partida
- 4.00tan Neskak esku huska: Bereau / Haristoy - Goienetxe / Oronos
- 5.00tan Bi desafio Oinatz Bengoetxea pilotari famatuarentzat, bi partida 15 puntutan herriko eta inguruko ikastolako ikasle ohien kontra.
Itsasuko plazan izango da, eta euria balitz Atharrin.