Bi mundu elkartuta Hazparnen
2022ko Irailaren 23a
Maialen Hegi-Luku eta Maitena Ihidope artistek beren obrak elkartu dituzte Xoribit erakusgelan / GURE IRRATIA
Maialen Hegi-Luku eta Maitena Ihidope artista gazteek, beren obrak erakusten dituzte egun hauetan Hazparneko Xoribit gelan. Hegi-Luku hazpandarrak lehen aldiz margolanak ditu erakusten, koloretsuak eta Maitena Ihidopek berriz xuri beltzezko marrazkiak.
Erakusketaren aitzin dasta bat emaiten digu Olatz Idoatek, Hazparnera hurbildu baita bi artistekin hitz egiteko.