Lapurtarren Biltzarraren 40. edizioa igande honetan
2022ko Irailaren 28a
Nahia Antxordoki, Louise Itcia eta Xabi etxegarai Lapurtarren Biltzarraren antolatzaileak / GURE IRRATIA
Lapurtarrak elkartu nahi dituen ospakizuna, 40 garren aldiz antolatu dute.
Igandean urriaren 2an izango da Lapurtarren Biltzarra, Uztaritzen bistan dena, usaiako hitzorduekin. Karro desfilea bertsolariekin, bazkaria, eta kontzertuak Lota jauregiaren inguruan, Frigo eta Kilimak taldeekin.
Xabi etxegarai eta Nahia Antxordoki antolatzaileekin mintzatu da Arantxa Idieder.
Bazkaria erreserbatzea hobe, Xabi deituz 07.86.78.31.71.