"Haizeak barrea Ezki lorea, Lau haizetara, euskara gurea"
2022ko Irailaren 29a
Hazparneko Ezkia ikastolak bere 50. urteen kari antolatu ekimenak aurkeztu ditu prentsaurreko batean / GURE IRRATIA
Huna zer lema hautatu duen Hazparneko Ezkia ikastolak bere 50. urtebetetzea ospatzeko. Ezkia ikastola 1972ko irailean ireki zuten.
Historikoaz mintzatu zauku Maite Barbier, zuzendari eta buraso ohia, Kriztof Arotzarena harekin egon da.
Mende erdi bat berantago, ikasturtea 150 ikaslerekin hasi du Ezkia ikastolak
Familien engaiamenduari buruz ere hitzegin du Amaia Lerissa bulegoko kideak.
Lehen ekitaldia pasatu berri da, ondoko hitzordua urriaren 15ean, Hazparnen: "Antso azkarra eta Miramamolinen esmeralda" antzezlana, Mendeala gelan, 19.00an.