Portugal, Italia edota Estoniako ikasleak Euskal Herria deskubritzen
2022ko Urriaren 14a
Iban Regnier-k egin die ikasleei Baionaren bisita / GURE IRRATIA
Europako 5 herrialdetako ikasleak Ipar Euskal Herrian ziren aste honetan. Xalbador kolegioa ERASMUS programa baten kide da eta horren baitan hurbildu dira Portugal, Italia, Estonia edo Palma Mallorcako 17 gazte. Aste guzian, arte tailerrak, kurtsoak eta bisitak egin dituzte elgarrekin, bakoitzaren hizkuntza eta kulturak trukatuz.
Ostegun goizean, Baionaren bisita egin zuten, inglesez. Marga Forestier han zen.