Loraldiberri, Urruñako liburu eta disko azoka
2022ko Azaroaren 29a
Gerard Urrutia eta Joseba Aurkenerena Loraldiberri azokaren antolatzaileak / GURE IRRATIA
Abenduaren 4an igandearekin goizeko 9etatik 14ak arte Loraldiberri izeneko liburu eta disko azoka iraganen da Urruñan.
Herriko plazan izanen da Urrunaga elkarteak antolatu duen hitzordua; 15 argitaletxe eta elkarte inguru izanen dira azokako mahaietan, hogei bat idazle, kantari eta musikari izanen dira ere.Maia Muruaga mintzatu da Gerard Urrutia eta Joseba Aurkenerena antolatzaileekin.