Piramide handiagoa eraikitzen bagenu elkarrekin, entzule?
2022ko Azaroaren 30a
Gure Irratiako langileak...piramide bat eraiki nahian ? / GURE IRRATIA
Oroit zarete agian, Gure Irratiak duela urtea, 40 urte bete zituela. Urte bukaera honetan, urtez-urte, aldatzen, garatzen ari den irrati elkarteak entzuleekin trukaketa bat proposatu nahi du.
Egunerokoan, estudioetako erritmo lanean dugun eskas bat betetzeko helburua dugu ostiral honetako hitzorduarekin, zurekin hitzegitea entzule eta trukatzea; zuen euskarazko irratiaz iritziak biltzea dugu helburu. Arantxa Idieder mintzatu da Olatz Idoate lankidearekin.
- Hitzordua abenduaren 2an ostirala, Baionako Biltxokoan, Luna Negraren ondoan Baiona handian, 9 Augustinen karrikan, gaueko 8tan. Trago bat hartzen ahalko dugu ere elkarrekin.