Urrup eta Klixk, Elena Eiherabideren ilustrazio koloretsuak
2023ko Urtarrilaren 13a
Elena Eiherabidek argazki batetik abiatuta sortzen ditu irudi berriak / GURE IRRATIA
Argazkietatik abiatuz ilustrazio koloretsuak sortzen ditu Elena Eiherabidek.
Sare sozialetan Urrup eta Klixk izenpean atzemanen duzue bere lana. Ez da bere lanbidea baina grafismoa eta marrazkia gustuko ditu. Lehenik plazerarentzat ari zen baina orain bezeroak baditu. Marga Forestier mintzatu da Elena Eiherabide-rekin.