300 metro karratuko medikuntza zentroa eraikiko dute Paraguain
2023ko Urtarrilaren 20a
Ellande Grossier eta Hugo Zubieta Paraguaira joango dira otsail bukaeran / GURE IRRATIA
5 urteko ikasketen bukaera markatzen duen proiektua da. Angeluko ISA BTP eskolatik pasatzen diren ikasleek, ibilbide hastapenetik gogoan dute, 5 urteren buruan, beste herrialde bateko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat lagunduko dutela.
HumanÀ¢Â€Â™isa elkartearekin beraz, otsail bukaeran 62 ikasle Paraguai-ra joango dira, 6 astez, 300 metro karratuko Medikuntza Zentro bat eraikitzeko, hastetik buru. Bertako Tetcho elkartea laguntzeko dirua bildu behar dute, ondoko igandean adibidez Hiriburun mus txapelketa bat antolatzen dute.
Proiektuko Ellande Grossier eta Hugo Zubieta bi ikasleekin mintzatu da Arantxa idieder.