BERRIAK

Sarako bestak larunbatean hasi eta asteazkenean bukatuko dira

2023ko Irailaren 06a

Sarako%20bestak%20larunbatean%20hasi%20eta%20asteazkenean%20bukatuko%20dira

Lorea Zozaya eta Maitane Gerard Sarako komiteko bi kide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Uda bukatzen ari da, eta uda bukatzearekin batera herriko bestak ere azkenetan daude.

Asteburu honetan, Sarako bestak izanen dira eta hortaz aritzeko ondoan ditu Olatz idoatek, besta komiteko Lorea Zozaya eta Maitane Gerard. Hirurogeita hamar bat kidez osatua da Sarako komitea, nola antolatua den taldea, eta festak nola pentsatu dituzten aipatu diote.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Naturopata eta haurdunaldian berezitua den Ihitza Parot instalatu berri da Kanbon

Naturopata%20eta%20haurdunaldian%20berezitua%20den%20Ihitza%20Parot%20instalatu%20berri%20da%20Kanbon

Ihitz Parotek Kanbon proposatzen ditu hitzorduak bere etxean ireki berri duen bulegoan / GURE IRRATIAN

MP3 jaitsi (18 Mo)

Ihitza Parot azken bi urteetan Gure irratian kronikak ematen aritu zen Naturopata izateko ikasketak egiten ari zela.

Diploma eskuratura, Kanbon ireki berri du bere bulegoa. Deneri zuzendua zaio, adin guzientzat, problematika desberdinetan laguntza bat ekartzeko. Azpimarratzekoa da, berezitasun bat landu duela, haurdunaldieri loturiko gaiak menperatzen ditu berezikiago. Haurdunaldiko masaiak egiten ahal ditu adibidez.

Arantxa Idieder joan da Ihitza Paroten kabinete berrira.


2023ko Urriaren 03a

BERRIAK

"Garaian 15 karro baino gehiago izaten ahal ziren, harritzekoa da hala ere"

Garaian%2015%20karro%20baino%20gehiago%20izaten%20ahal%20ziren%5F%20harritzekoa%20da%20hala%20ere

Lapurtarren Biltzarreko kideek karro bat egin dute parte hartze eskasa salatzeko / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Lau karro izan dira aurten Lapurtarren Biltzarrean.

Hiru karro, egia erran, Baionako bestetaz, Uztaritze lo egiteko herria izatea salatzeko eta Lapurdi ez dela salgai aldarrikatzeko. Eta laugarren bat, Lapurtarren Biltzarreko kideek beraiek egina, urtez urte gero eta karro guttiago direla salatzeko. Ondotik egunak segitu zuen bazkaria, eta kontzertuekin.

Karroen artean ibili zen Ihintza Arrieta eta erreportaia ekarri digu.


2023ko Urriaren 02a


BERRIAK

Arrast : Joseba Agirrezabalagaren obrak Uztaritzen ikusgai urriaren 26a arte

Arrast%20:%20Joseba%20Agirrezabalagaren%20obrak%20Uztaritzen%20ikusgai%20urriaren%2026a%20arte

Joseba Agirrezabalagak azken urteetan sortutako lanen aurkeraketa bat aurkezten du tToken / IF

MP3 jaitsi (19 Mo)

Joseba Agirrezabalaga Azpeitiar artistaren lanak ikusgai dira urriaren 26a arte, Uztaritzeko Ttok arte lekuan.

Erritmoa, errepetizioa eta aldaketaren ideia da nagusi sortzen dituen obretan.

Arte ederrak ikasi ditu 2006a arte, eta ondotik Master bat egin du arte ikerkuntzan. Bainan teoria baino, praktikatu nahi zuela Masterraren ondotik erran dio Joseba Agirrezabalagak Panpi Mercapideri.


2023ko Irailaren 29a

BERRIAK

Astelehenean eginen dute sartzea AEK-ko ikasleek

Astelehenean%20eginen%20dute%20sartzea%20AEK-ko%20ikasleek

Jon Olano eta Sebastien Castet Azkaingo ikastolako irakasleak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

AEK bere sartzea prestatzen ari da azken egun hauetan eta, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek, izena emaieko epe ofiziala aste honetan zuten.

Herri desberdinetan, AEK bakoitzak bere erritmoa atxiki du, Olatz Idoate, Azkaineko Gau Eskolara hurbildu da, eta Sebastien Castet-ekin hitz egin du.


2023ko Irailaren 29a



BERRIAK

"Etxean gutti marrazten nuen, gehiago lizeoan kurtsoen denboran mahai gainean eta kaierrean"

Etxean%20gutti%20marrazten%20nuen%5F%20gehiago%20lizeoan%20kurtsoen%20denboran%20mahai%20gainean%20eta%20kaierrean

Amaia Carrère berriki prentsan agertu da Xilabaren afixa egin baitu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (78 Mo)

Amaia Carrère marrazkilari, komiki egilea gure asteazkeneko gomita izan da gaur.

Lekuindarra sortzez, Baionan bizi da orain. Bruselan egin du marrazkilari eskola eta gaur egun bere enpresa ttipia badu lanbide honetan.

Amaia Carrère-k azkenik Xilabaren afixa egin du, bainan ezagutarazi duen lehen lana "Ttinka" haur kantu liburuxkako ilustrazioen egitea izan da, Panpi Mercapideri erran dionaz.


2023ko Irailaren 27a


BERRIAK

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak bere 110 urteak ospatuko ditu larunbatean

Hazparneko%20Haitzmendi%20bateria%20fanfarreak%20bere%20110%20urteak%20ospatuko%20ditu%20larunbatean

Jaurena familian, Jean Roch aita eta Camille ta Lili alabak ari dira Haitzmendi bateria fanfarrean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak 110 urte betetzen ditu aurten eta Ahurtiko Le Reveil Urtois taldeak 70 urte.

Elgarrekin kontzertu bat emanen dute Mendeala gelan Hazparnen, irailaren 23an 20.30tarik goiti.

Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu taldeko batzuekin: Jaurena familian, Jean Roch aita eta Camille ta Lili alabak ari dira musikan.



2023ko Irailaren 21a

BERRIAK

ISA BTP-ko ikasleak Tanzaniara joango dira eskola baten eraikitzera

ISA%20BTP-ko%20ikasleak%20Tanzaniara%20joango%20dira%20eskola%20baten%20eraikitzera

Nicolas Bidegain, Raphael Blanque eta Patxi Igoa Tanzaniara joango dira ondoko urtean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

ISA BTP - eskolak fama hartua du engoitik, bereziki munduan zehar sortu dituzten proiektu guziei esker. Angelun kokatua, eraikuntzan batik bat plantatua, aurten ere proiektu batekin heldu dira, Human'Isa elkartearekin.

Tanzaniara joango dira, eskola bat eraikitzera. Ingeniadore eskolaz eta proiektuaz gehiago jakiteko, hiru ikaslerekin egon da Olatz Idoate Nicolas Bidegain, Raphael Blanque eta Patxi Igoarekin.


2023ko Irailaren 21a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016