Eskalada pareta bat laster Itsasun?
2023ko Irailaren 14a

Dioni Agerre Arroka elkarteko lehendakaria eta Ximun Zubieta diruzaina / GURE IRRATIA
Gela batean eskalada pareta bat eraikitzea, hau izan da Arroka elkarteak aurkeztu duen egitasmoa Itsasun. Trinkete zaharra Herriak erosi zuen, eta deialdi publiko bat egin zuten herritarrei galdegiteko, pilotaz gain zoin proiektu nahi zuten hemen garatu.
Aurkeztu zen proiektuen artean, Arroka elkarteak proposatu eskalada pareta atxikia izan da besteak beste. Proiektuaren aurkezteko egun bat izanen da irailaren 16an Itsasun.
Arroka elkarteko Ximun Zubieta eta Dioni Agerrekin mintzatu da Panpi Mercapide.