BERRIAK

"Piskabat berezia da gure taldearentzat kopan jokatzea, xantza bat da guretzat"

2023ko Urriaren 26a

Piskabat%20berezia%20da%20gure%20taldearentzat%20kopan%20jokatzea%5F%20xantza%20bat%20da%20guretzat

Hugo Agirre Miarritzeko Jeanne d'Arc futbol taldean ari da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Futbolean, bi euskal talde baizik ez dira gelditzen Frantziako Kopan.

Asteburu honetan, 6. Itzulia jokatuko da eta partida gogorrak izanen dituzte, biek. Baionako Aviron-ek, hiru maila gorago ari den Niort errezibituko du eta Miarritzeko Jeanne d'Arc-ek, bi maila gorago ari den Trélissac. Alta biek ere, ibilbide ederrak egin dituzte kopan. Miarritzeko protagonista bat, Hugo Agirrerekin egon da Olatz Idoate.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

"Sorgintza" kanpaina bidean du Kattalin Elizalde Ikastegiaren alde!

Sorgintza%20kanpaina%20bidean%20du%20Kattalin%20Elizalde%20Ikastegiaren%20alde!

Mixel Bidegain eta Maider Cigarroa KEI-ko burasoak

MP3 jaitsi (18 Mo)

Senpereko Kattalin Elizalde Ikastegiaren lehen besta iraganen da abenduaren 3an kolegio berrian.

10etan ateak idekiko dituzte.

11etan "Gaztelondon zer berri" errezitala

13tan Bazkaria

16etan "Ketariatik mundura" nano pastorala

2 burasorekin aipatu du egunaldia Panpi Mercapidek, eta kolegioa mublatzeko behar duten diru bilketa kanpainaren berri ere hartuko duguMaider Cigarroa eta Mixel Bidegainekin:


2023ko Abenduaren 01a

BERRIAK

Arbolaren besta izango da igandean Biriatun

Arbolaren%20besta%20izango%20da%20igandean%20Biriatun

Azaroaren 27an, astelehenean hitzaldi bat ere izango da Hervé Covès-ekin 18:00etan.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Arbolaren bestaren lehen edizioa iraganen da igande honetan Biriatun.

Egun guzian, arbolaren inguruko merkatua izango da Xoldoren parkinean. Gasnarik ez, barazkirik ez, baina arbola fruitudun, landare iraunkor eta zuhaixka ekoizleak agertuko dira.

Biriatuko Herriko etxearekin batera, OMA elkarteak du hori antolatzen. Olatz Idoate elkarteko bi kiderekin mintzatu da: Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez.


2023ko Azaroaren 22a


BERRIAK

"Ez nuen inoiz errugbirik egin, ez nuen deus ezagutzen errugbiaz bainan giroan sarturik hasi naiz"

Ez%20nuen%20inoiz%20errugbirik%20egin%5F%20ez%20nuen%20deus%20ezagutzen%20errugbiaz%20bainan%20giroan%20sarturik%20hasi%20naiz

Senpereko Sorginak, aisialdi errugbi taldea da / Senpereko Sorginak

MP3 jaitsi (16 Mo)

Senperen, errugbian neskek ere jokatzen dute.

Senpere, Donibane Lohizune ala Urruñatik heldu dira jokalariak errugbian aritzera, 35-40 urte dituzte gehienek. Bainan plakatzerik gabeko errugbian ari dira, hunkitzearekin bakarrik.

Bada urte zonbait taldea sortu zutela, baina azken bi sasoi hauetan gorpuztu da. Olatz Idoate, hurbildu da Senpereko errugbi zelaira, eta bertan Joana Haramboure eta Saroia Galarraga jokalariekin hitz egin du.



2023ko Azaroaren 20a

BERRIAK

"Interesatzen zait trasmititzea nola energetika txinatarrak esplikatzen ahal duen gure bizi emozionala"

Interesatzen%20zait%20trasmititzea%20nola%20energetika%20txinatarrak%20esplikatzen%20ahal%20duen%20gure%20bizi%20emozionala

Jone Bordato, Hazparnen instalatua den Akupuntore eta Shiatsularia / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Udazkenean sartuak garenez, energetika txinatarran murgiltzea proposatzen du Jone Bordato, Hazparnen instalatua den Akupuntore eta Shiatsulariak.

Sasoi honek bultzatzen duen mugimendu energetikoa ulertzeko, hitzaldi ziklo bat abiatzen du igande honetan Izturitzen, 5 elementuen aitzakia hartuta.

Metala izango da lehen elementua, eta Energetika Txinatarra ezagutzeko estakurua izan daiteke ere lehen hitzaldi hau. Arantxa Idiederrek hitzekin du akupuntorearekin.

Jone Bordatoren hitzaldia, igandean 10.30tan Izturitzeko Artetxean izango da, izena emateko deitzen ahal duzue: 06 27 81 62 54.


2023ko Azaroaren 17a



BERRIAK

Hiruka'ntuz : hiru probintzi elkartu nahi dituen kantu bazkaria

Hirukantuz%20:%20hiru%20probintzi%20elkartu%20nahi%20dituen%20kantu%20bazkaria

Patxi Tikoipe, Zaldubi ikastolaren izenean hurbildu da Hiruka'ntuz eguna aipatzera / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Kantua ohoratzea izanen du helburu HiruKantuz ekimenak azaroaren 25ean Senperen. Inharria etxean, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako kantuak emaitea dute xede eta hortarako liburuxka berezi bat atera dute.

Zaldubi ikastola da antolatzaileetan, eta Patxi Tikoipe burasoarekin egon da Olatz Idoate.

Izenak emaiteko, 06 09 80 90 39 zenbakira mezu bat igorri azaroaren 19a aintzin.


2023ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Harri Xuri Dantzan : 3 egunez dantza nagusi Luhuson

Harri%20Xuri%20Dantzan%20:%203%20egunez%20dantza%20nagusi%20Luhuson

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak elkarteko Pierre Latasa eta Ihintza Irungarai / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen urteroko ekitaldietan sartzen da Harri Xuri Dantzan, Luhuson proposatu dantzaren inguruko hitzordua.

Aurtengo berrikuntza izanen da asteburua iraunen duela, eta festibal modukoa izanen dela. Ostiralean haste eta igande arte iraunen du.

Panpi Mercapide huntaz mintzatu da IDB elkarteko Ihintza Irungarai eta Pierre Latasarekin.

Helloasso plataforman aitzinetik erosten ahal dira sarrerak, jakinez ostiraleko ikusgarria betea dela eta pase batzu agortuak direla ere.


2023ko Azaroaren 16a


BERRIAK

Aire fresko bat Ipar Euskal Herriko aizkolaritzan

Aire%20fresko%20bat%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20aizkolaritzan

Alexandre eta Patxi Igoa aitaseme aizkolariak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Aizkora, Herri kiroletako modalitate gisa, ez da biziki garatua Ipar Euskal Herrian.

Alta, aizkolari batzu badira trebatzen ari direnak, txapelketetan parte hartzen dutenak ere, tartean gazte batzu.

Olatz Idoate mintzatu da Alexandre eta Patxi Igoa aitasemeekin.


2023ko Azaroaren 14a

BERRIAK

"Usutan mozketa energetikoarekin, emozioneak ateratzen ahal dira, zerbait arintzen da, askatzen da bilotik"

Usutan%20mozketa%20energetikoarekin%5F%20emozioneak%20ateratzen%20ahal%20dira%5F%20zerbait%20arintzen%20da%5F%20askatzen%20da%20bilotik

Naia Indaburu ile apaintzalea, sortzez irisartarra Baionan instalatua da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

2019an hasi da ile apaintzale lanetan Naia Indaburu, bainan ttipidanik duen pasioa da.

Sare sozialetan ikusi dituzue berdin, bere mozketak. Duela zonbait hilabete, instalatu da bere kondu, aldiz momentuz bere Baionako apartamenduan du saloia.

Usaiako ile apaintzaile lanetaz gain, berezitasun bat badu Naia Indaburuk: mozketa energetikoa ere egiten baitu. Bere iduriko, ileak, gure osagarriaz informatzen gaitu, eta bere helburua da, harmonia bat eta oreka bat sortzea, barneko izatea eta kanpora erakusten dugun irudiaren artean. Arantxa Idieder joan da bere ezagutzera.

Naia Indabururekin harremanetan jartzeko Instagramen Hariak izenarekin atzemanen duzue, edo hortxe bere zenbakia: 06 33 23 30 53.


2023ko Azaroaren 10a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2023

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016