600 parte hartzailerekin, Hirukasko arrakastatsua aurten
2024ko Ekainaren 14a

Hirukasko, Itsasuko Arrokagarai ikastolak antolatzen du mendi ibilaldia.
Larunbat honetan, ekainaren 15ean iraganen da Hirukasko mendi ibilaldia, usaian bezala Bidarraitik Itsasurat; Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamenditik pasatuz.
Arrokagarai ikastolako hamabost bat pertsonak dute antolatzen, izen emateak bukatuak dira, badu hamar egun jada leku guztiak hartuak direla.
Bi edo hiruko taldeak osaturik bi edo hiru kasko zeharkatuko dituzte.
Ximun Zubieta eta Andoni Setoain antolaketakoek, xehetasunak eman dizkigute aurtengo edizioari begira.