Naturaren edertasunak sortzen dituen sentimenduez gozatzeko erakusketa
2024ko Ekainaren 17a
Iker Valle artista bere obra baten aurrean, Uztaritzeko tTok arte erakustokian / IF
Ttok Uztaritzeko arte lekuan, Donostian bizi den Iker Valle artistaren hogei bat obra ikusgai dira uztailaren 4a arte.
Aware hitzak, japonieraz, Naturaren edertasun iragankorrak eragindako sentimendu sakona adierazten du. Iker Vallek, iragankortasuna edo iraunkortasunik ezaren ideian sakontzen jarraitzen du, natura ardatz hartuta..
"Naturaren Bibrazioak" eta "Barne bibrazioak" serien jarraipenean kokatzen dira bere obrak
“Aware” deitu erakusketaz gehiago jakin nahi izan du Panpi Mercapidek, artistarekin solastatuz.