Aldaketa aire batekin, beskoiztarrak bigarren itzuliari begira jarriak
2024ko Ekainaren 17a

Haritza Camblong eta Pascal Jocou elkarrekin hizketan lehen itzuliaren emaitzen ondotik / GURE IRRATIA
[Eguneraketa] Haritza Camblong-en zerrenda ez da aurkeztuko bigarren itzulian.
Aldaketaren nahia agertu da Beskoitzeko herriko bozetan.
%70ko parte hartzearekin, Pascal Jocou-ren zerrenda lehen agertu da bozen %37,27rekin, gibelean 36 bozen desberdintasunarekin, Fabienne Etxegarai %34,93 emaitzarekin, eta hirugarren, aurpegi berrien zerrenda bezala agertzen zen Haritza Camblong-ena %27,80ko emaitzarekin.
Ikusi beharko da bigarren itzulirako, Haritza Camblong eta Pascal Jocou-ren zerrenden artean akordio bat lortzen duten. Ikastolaren geroari begira adostasun batera heldu badira ere, ZAC proiektuarekiko ez dute ber ikuspegia. Etxegarai aldiz, bozkatu ez dutenen gana joango da, bozken bila.
Astearteko pausatu behar dituzte, ekainaren 23an igandean iraganen den bigarren itzulirako zerrendak.
EMAITZAK:
Pascal Jocou - 575 boto (%37,27)
Fabienne Etxegarai - 539 boto (%34,93)
Haritza Camblong - 429 boto (%27,8)