Harrizko Zubi bestan, bazkari, animazio eta kontzertua igandean
2024ko Uztailaren 24a

Demode Quartet, gehienbat akapela ari den laukotea Larresoron izango da igandean / Demode Quartet
Ote Lore kultur elkarteak bere 40 urteen ospatzeko hainbat hitzordu prestatu ditu urtean zehar. Ondokoa uztailaren 28an izanen da, HARRIZKO ZUBIKO BESTA, usaiazko hitzordua lapurtarrentzat.
Bertso-pilota, bazkari eta Demode Quartet-en kontzertua, giro goxoan egoteko animazioak prestatu dituzte. Arantxa Hirigoien elkarteko kidearekin elekatu da Kriztof Arotzarena
Bazkaria erreserbatzeko deitu: 06 85 88 43 12