Ellande Larronde txirrindularia, etorkizuneko kirolaria
2024ko Uztailaren 30a

Ellande Larronde saratarra konfinamenduaren ondotik sartu zen txirrindularitzan / GURE IRRATIA
Bi hegalaldiren artean harrapatu dugu Ellande Larronde txirrindularia. 17 urteko Saratarrak berriki, Quebekeko Abitibiko itzulia ereman du,hiru etapa irabaziz gainera, eta garaipen horrek argitan ezarri du etorkizuneko kirolaria.
Gure Irratiako estudiotik atera orduko, berriz abiatzen zen Parisera eta Portugalera trebatze lanak egiteko, eta ondotik Txinara joanen da, pistako munduko txapelketara. Olatz Idoatekin solastatu da. Gainera anartean, beste lasterketa bat irabazi du ere, Euskal Herrian oraingoan Aiegi Sopuertako lasterketa. Olatz Idoatek hitzegin du harekin.