Festilasai, Biarritzen bere lekua egin duen festibala
2024ko Uztailaren 31a
Festilasai elkarteko kideek prentsaurrekoa egin zuten ekimena aurkezteko / GURE IRRATIA
Guts, Gérard Baste, Pisoo eta OPH, Rüdiger, Zortzi edota Tracy de Sà taldeekin, egitarau zabala eskainiko du aurten ere Festilasai Biarritzeko festibal urbanoak.
Mizanbu gaztetxearen, skate parkearen eta Atabalen artean abiaturik, bere egitura du orain elkarteak eta hemezortzigarren edizioa izanen da aurtengoa, agorrilaren 2, 3 eta 4an iraganen da.
Antolatzailetan den Renaud Davant-ekin mintzatu da Ihintza Arrieta.