Kostaldeko jendetzatik urrundu nahi dutenen Gixuneko oporgunea
2024ko Agorrilaren 02a
Aizpea Lejardi eta Benito Bereau Gixuneko lakuan sokorritzaileak dira / GURE IRRATIA
Sokorritzaile ainitz behar da udan hondartzak zaintzeko, igerilekuak edota lakuak. Gixunen izan gira, Base de Pop deitu lakuaren ezagutzera, bertan joko ainitz dira eta inguruan pentze handi batekin, turista ainitz erakartzen dituen gunea, tartean Hego Euskal Herritik.
Eremu biziki zabala da eta Ihintza Arrietak han atxeman ditugu Aizpea Lejardi eta Benito Bereau sokorritzaileak euskaldunak lanean.