Aurten berriz ere egun bat gehitu dute Arbonako bestentzat
2024ko Agorrilaren 06a
Arantxa Daguerre eta Eneko Larronde Arbonako Xintxoak bestako komiteko bi kide / GURE IRRATIA
Joan den urtean bosgarren eguna gehituta, Arbonako bestek seigarren egun bat izango dute aurten.
Agorrilaren 7a asteazkenetik, ondoko astelehenera 12ra arte iraganen dira. Jada joan den urtean osteguneko eguna gehitu zuten, asteazkena gehitu dute aurten, herriko gune eta komertzio guziak hunkitzeko gisan.
Afixaburua En tol Sarmiento dute aurtean, Ipar Euskal herrian bere azken kontzertua izango du taldeak, XSakara, Modus Operandi eta Ixtaklok-ekin ariko dira larunbatez.
Arantxa Idieder mintzatu da Arbonako Xintxoak, besta komiteko Arantxa Daguerre eta Eneko Larrondekin.