Euskal Herriko lehen emazte pilotari profesionalak omenduko dituzte Itsasun
2024ko Agorrilaren 09a
Nathalie Bachacou eta Ttipia Lagan Femin'Hitza elkarteko kideak / GURE IRRATIA
Bederatzi metro luzerako mural bat egiteko asmoa bultzatu du Femin’Hitza elkarte feministak.
Itsasuko Balaki trinketeko kanpoaldean tindatuko du lan hori XabXab aka Xabier Tapia artista famatuak. Zuri-beltzean eginiko bere obrak ikusten ahal dituzue Larhungo gailurrean, Baionako Patxa plazan, Zokoan edota Hendaiako Ugarte trinketean besteak beste. Aldi honetan emazte pilotariak marraztuko ditu.
Diru bilketa bat egin dute hortarako, eta jada helburuak bete dituzte. Femin’Hitza elkarteko Nathalie Bachacou eta Ttipia Lagan mintzatu dira Marga Forestier-rekin.