Euskal afro musika, Kika talde berriarekin
2024ko Agorrilaren 14a
Kika laukoteko Amaia Hiriart eta Dioni Pochelu / GURE IRRATIA
Kontzertu bakarra eman dute momentuz Kika taldeko kideek Angeluko Baroja zalditegian udaberrian.
Lau musikari profesionalez osatu taldea gaztea da Kika, euskal afro musika proposatu nahi duena. Amaia Hiriart kantari eta biolontxelo jolearen hitzei bizi emateko sortu zuten hastapen batean duela urte ta erdi. Bateria eta baxujolea Euskal Herritik kanpo bizi dira, bainan Amaia Hiriart eta Dioni Pochelu gitarristarekin hilabetero biltzen dira, kontzertuak emateko helburuarekin, eta laster disko bat ere grabatzeko.
Arantxa Idieder taldeko Amaia Hiriart eta Dioni Pochelurekin mintzatu da.
Kika - Untxaka
Kika taldearen Untxaka kantua eszena gainean deskubritu aitzin, hemen entzuten ahal duzue Maddi eta Ainhoa Sarasuak idatzi hitzekin, Amaia Hiriartek erran digunaz "askatasunaz eta besteak segitu gabe libre izateaz" ari dena.