Nahia Garat argazkilariaren ezagutza egin dugu
2024ko Agorrilaren 16a
Nahia Garat udako hostokaden gomita izan dugu / Camille Métairie
Argazkilaria da Nahia Garat. Donapaleun sortua, 32 urte ditu gaur egun eta 14 urterekin hasi zen argazkiak egiten. Bordelen eta Okzitaniako Tolosan bizi izan ondoan, Euskal Herrira itzuli da.
Xuri eta beltzezko argazkiekin hasi zen, baina azken garaian kolorezkoak ere garatzen ditu.
Ez da errexa gaur egun argazkilaritzatik bizitzea bainan hori da bere xedea. Molde ezberdinetan lantzen du argazkilaritza eta tailerrak ere eskaintzen ditu. Ihintza Arrieta mintzatu da Nahia Garatekin.