“Erizaina izateaz gain, norbait bilakatzen naiz horientzat”
2024ko Agorrilaren 22a
Iraitz Zufiaurre uztariztarra, Hiriburuko erizain kabinete batean ari da lanean / GURE IRRATIA
Aste honetako Hostokadan, Iraitz Zufiaurre erizaina segitu dugu egunero bere lanean.
Psikiatria arloan hasi zena erizain gisa, etxeko bizia eta familiarekin denbora gehiago pasatzeko helburuarekin, duela zonbait urte Etxeko erizaina izaitea erabaki zuen.
Hiriburuko kabinete batean ari da uztariztarra, eta bere erizain lankideekin, goizean, eguerdi eta arratsaldean itzuli bat badu, ber pertsona egunean behin, bi aldiz edo hiru aldiz ikusten ahal du. Erizainaren lanaren giroan sartzen gira, pazientez-paziente egiten duen lan hortan.